Ibilbidea
Zer da Dolmenen Ibilbidea?
Dolmenen ibilbideak (PR-Gi 94) 20 kilometro ditu guztira. Horietako 11 Karakate-Iturriberri mendilerroari dagozkio, ibilbide erraza eta malda gutxikoa, familian egiteko aproposa. Gainontzeko 9 kilometroak hiru udalerrietatik igotzen diren ibilbideenak dira.
Zer aurki dezakegu bertan?
Mendilerroan historiaurreko monumentuak aurkituko ditugu: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat. Antzina, Dolmenen Ibilbidea Deba eta Urala ibaien bailaren arteko igarobidea zen; gaur egun arrasto anitz aurkitzen diren lurraldea. Ibilbide osoan zehar edertasun eta balio handiko paisaiak zeharkatzen dira.
Informazio teknikoa
- Distantzia horizontala: 11 km
- Iraupena: 2 ordu eta 15 minutu
- Igoerako malda: 177 m
- Jaitsierako malda: 511 m
- Ibilbide mota: Zeharkaldia
- Inguru naturalaren gogortasuna: 2
- Orientazioa ibilbidean: 1
- Zailtasuna joan-etorrian: 2
- Beharrezko esfortzua: 2
Deskargatu mapa hemen
Nola etorri
Oinez
Garraio publikoa hiru udalerrien erdiguneetara iristen da (Elgoibar, Soraluze eta Bergarara). Autobus ordutegiak honako webguneetan kontsultatu daitezke:
Donostia eta Gipuzkoatik:
Donostia, Gasteiz, eta Debabarreneko gainontzeko herrietatik:
Udalerrietatk gora egiten du ibilbideak, seinaleztatutako ibilbide batetik. Ondorengo puntuetan hasten da igoera:
- Elgoibar: Udal kiroldegia.
- Soraluze: Ezozia auzoko futbol zelaia.
- Bergara: Aranerreka auzoa.
Kotxez
Kotxez igo daiteke Soraluzetik Karakateko tontorreraino, Dolmenen Ibilbidea hasten den tokiraino. Soraluzera heltzeko:
- Donostiatik, N-634 errepidetik edo AP8-tik, Elgoibarko irteera.
- Bilbotik N-634 errepidetik edo AP8-tik, Eibarko irteera.
- Gasteiztik, AP-1 autobidetik, Bergarako irteera.
Bisita Gidatuak
Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar burutzen da, Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa zeharkatuz. 9 km-ko ibilbidean 7 monumentu megalitiko bisitatzen dira. Guztira 4 orduko mendi-ibilaldi bat da.
Bisita gidatuen datak
- Apirilak 9, igandea, euskeraz
- Apirilak 14, ostirala, gazteleraz
- Maiatzak 7, igandea, euskeraz
- Maiatzak 21, igandea, gazteleraz
- Ekainak 4, igandea, euskeraz
- Ekainak 25, igandea, gazteleraz
- Uztailak 16, igandea, euskeraz
- Uztailak 23, igandea, gazteleraz
- Abuztuak 17, osteguna, gazteleraz
- Irailak 3, igandea, euskaraz
- Irailak 17, igandea, gazteleraz
- Urriak 29, igandea, euskaraz
Informazioa gehiago eta izen ematea
- Begi Bistan: 657 794 677
- info@begi-bistan.com
- Formulario honetan
- Bisitak Karakateko aparkalekutik abiatzen dira goizeko 10:00tan.
Prezioa:
- Helduak: 5€/pax
- 12 urtetik beherakoak: 3,5€/pax
- Bergara, Elgoibar edo Soraluzen bizi diren helduak: 2,5€/pax
- Bergara, Elgoibar edo Soraluzen bizi diren 12 urtetik beherako haurrak: 1,5€/pax
Informazio osagarria
Beharrezkoak: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait, eguraldiaren arabera txapela, eguzkirako krema edo xira.
Ohartarazpenak Errespetuz jokatu, bai ingurunearekiko baita beste partaideekiko ere. Haurrekin doazenek haien zaintzaz arduratu. Egin dezagun guztion artean bisita lasaia eta entretenigarria, une oro, GIDAREN argibideei kasu eginez.
Erreserba izen emate ordenaren arabera gauzatzen da. Kopuru limitea gaindituz gero data berri bat proposatzeko harremanetan jarriko gara.